Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2007 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2025(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

DEBAKO HISTORIA EZAGUTZEN

Debako historiari buruz aritu gara azken bi hilabete hauetan. Debaren sorrera, lehengo eraikin eta kaleak, kondairak, lanbideak, pertsonaiak,... landu ditugu besteak beste. Proiektuari amaiera emateko, bisita gidatu bat egin dugu gure artean, eta LH2ko ikasleak ikasi dutenari buruzko azalpenak eman dituzte.

Bideo honetan egindakoa ikus daiteke ( soinua ez da oso ona, baino zerbait antzeman daiteke).