Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2007 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2014(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

EKAIN BERRIRA IRTEERA




URTARRILAREN 29AN, EKAINGO KOBAREN ERREPLIKA EZAGUTZERA JOAN GINEN ZESTOARA.
"EKAIN BERRI" IZENA DU ERREPLIKAK. BERTAN, ANIMALIEN IRUDIAK AURKITU ETA BEREZITASUNETAN ERREPARATU GENUEN.
ONDOREN LEHEN GIZAKIEN ERARA(TAILERRA) IRUDIAK MARGOTU GENITUEN.


-




2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

ONGI ETORRI

Ongi etorri leiho berri honetara hurbildu zaren guraso, irakasle edo lagun hori. Gure nahia izango litzateke hemendik aurrera 2013-14ko ikasturtean 1.go mailakoek elkarrekin egindako irteeren berri ematea. Baita egin genezakeen beste edozein ekintzaren berri azaltzea.Espero dugu asmatzea eta zuen gustoko izatea.


 IUPI!! LEHENENGO MAILAN GAUDE!!