Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2007 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

DEBAKO AUZOAK ezagutzen
2015eko urriaren 8an
ITSASPE
ELORRIXA
ITZIAR
LASTUR


2015(e)ko ekainaren 22(a), astelehena




ITZIARRA OINEZ

  LEHENGO ASTEAZKENEAN, EKAINAK 17, ITZIARKO LH-2. MAILAKOEK ETORRI ZIREN DEBARA IKASTETXEA EZAGUTZERA. DATORREN IKASTURTETIK AURRERA HEMEN IBILIKO DIRELAKO GUREKIN BATERA.
  GAUR,  GU JOAN GARA BERAIEN IKASTETXEA EZAGUTZEA AITZAKITZAT HARTUZ BISITA EGITERA. OINEZ JOAN GARA ETA ESKOLAZ GAIN, FRONTOIA ERE EZAGUTU DUGU. GERO 12:30 tan AUTOBUSEZ ETORRI GARA ESKOLARAINO.
OSO EGURALDI ONA IZAN DUGU ETA OSO EDERKI IBILI GARA.




 

2015(e)ko ekainaren 19(a), ostirala



LH-2. MAILAKO ANTZERKIAK

Datorren ikasturtean, ikastetxe honetara datozela eta, LH-2. mailako Itziartarrak etorri ziren eskola ezagutzera. Guk harrera ona egiteaz gain, antzerkiekin goza arazi genien. Gela bakoitzak, antzezlan bat eskeini genien.
Argazki hauek, horren seinale dira:

SEKRETUEN ZULOA









IPUINEN HERRIKO ERREGEA
















GAIXO TRANPATIAK









2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

LAPURREKETA-DIMA
BI EGUNETAKO IRTEERA

Maiatzaren 26 eta 27an, Bizkaia aldera jo genuen, ziklo bukaerako irteera egitera. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere, ederki moldatu ziren antolatutako ekintza eta tailer desberdinetan. Orokorrean, portaera egokia erakutsi zuten haurrek eta denok nahiz eta nekaturik, pozik itzuli ginen.