Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2007 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

NOLAKO TXABOLA!
ERDI AROA

Erdi Aroa aztertu dugu azken hilabetean zehar. Bertan, orduko gizartearen antolaketa eta hiriak nola sortu ziren ikasi dugu. Gogoratzeko, gaztelu dotoreak egin ditugu. Hemen dituzue ikusgai.

Estos castillos muestran el trabajo realizado sobre la Edad Media: clases sociales y formación de los pueblos.



2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea



SANTA MARIA ELIZARA BISITA


Azaroaren 6an, Herriko Elizara bisita egin genuen. Bertan,  Irulearen istoriarekin zerikusia duen, Zubeltzutarren hilobi kapera ikusi genuen. Baita, eliza honek duen klaustro aipagarria ere. Suertez, aukera izan genuen, korura igo eta entsaiotan zebilen organojolea entzuteko. Eskertzekoa benetan,  berak eskeinitako pieza eta denbora.
Azkenik, sakristian, Patxi apaizak, elizaren ezaugarrien berri eman zigun.

El 6 de noviembre, fuimos a conocer la iglesia del pueblo. Allí, vimos la capilla de los 

Zubeltzu, relacionada con la leyenda de la Hilandera. También, vimos su famoso claustro.

Por suerte, tuvimos la ocasión de subir al coro y escuchar una pieza al organo de un 

afamado organista que estaba ensayando para su próxima actuación. 

Para finalizar la visita, Patxi, el párroco del pueblo, nos llevó a la sacristía y nos explicó las 

características de nuestra parroquia.