Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2007 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

LAPURREKETA-DIMA
BI EGUNETAKO IRTEERA

Maiatzaren 26 eta 27an, Bizkaia aldera jo genuen, ziklo bukaerako irteera egitera. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere, ederki moldatu ziren antolatutako ekintza eta tailer desberdinetan. Orokorrean, portaera egokia erakutsi zuten haurrek eta denok nahiz eta nekaturik, pozik itzuli ginen.