Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2007 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

OLINPIADAK LUZARON

OLINPIADAK

Maiatzaren 7an, Luzaroko jolaslekuan, lehen mailakoek OLINPIADAK jokatu genituen. Haur guztiak lau taldetan sailkatu genituen: Minerva, Ulises, Afrodita eta Herkules deiturikoak.

Zazpi froga izan ziren guztira: Zaku lasterketa, abiadura froga,, diska jaurtiketa, lokots biltzea, txingak, maratoia eta soka tira.

Ondorengo argazkiak dituzue primeran pasa genuenaren adierazgarri.






















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina