Aste honetan HH5ekoak etorri dira eskola ezagutzera, datorren ikasturtean bertan egongo baitira. LH2ko ikasleok emanaldi bat prestatu diegu. Guyi- Guyi-ren antzerkia eta X eta besteak-en dantza koreografia. Hona hemen saioan eskainitakoa:
Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.
2025(e)ko ekainaren 19(a), osteguna
2025(e)ko ekainaren 16(a), astelehena
DEBAKO BASOAK EZAGUTZEN
IKASLAGUNAK
Ikasturtean zehar, 3 astetik behin DBH4ko ikasleak etorri dira gure gelara irakurketa egitera. Haur bakoitzak bere ikaslaguna zuen. Liburu bat aukeratu, eta gazteak eta haurrak elkarrekin irakurri eta begiratu dituzte.
Ekintza aberasgarria izan da benetan, eta oso eskertuta gaude sortu den dinamika honengatik. Liburuek bizitza ulertzeko ateak irekitzen dizkigute!
ESKERRIK ASKO LAGUNAK!!!
DBH 2KOEN ANTZERKIA
Ikasturteari amaiera emateko, Artisautza jasotzen duten DBH2ko ikasleek antzerkia eskaini ziguten eskolan. Lan zoragarria benetan!
MILA ESKER!!!
2025(e)ko ekainaren 10(a), asteartea
UNIBERTSOA ETA EGUZKI SISTEMA
Aste Santu aurretik Unibertsoa eta eguzki sistemaren inguruan aritu ginen LH2koak eta honen inguruan hainbat galdera genituen. Hauei erantzuna emateko informazioa bilatu genuen eta ondoren LH1ekoei azaldu genien egindakoa. Hona hemen azalpen honen bideotxo bat: