Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2007 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2025(e)ko ekainaren 16(a), astelehena

IKASLAGUNAK

    Ikasturtean zehar, 3 astetik behin DBH4ko ikasleak etorri dira gure gelara irakurketa egitera. Haur bakoitzak bere ikaslaguna zuen. Liburu bat aukeratu, eta gazteak eta haurrak elkarrekin irakurri eta begiratu dituzte. 

    Ekintza aberasgarria izan da benetan, eta oso eskertuta gaude sortu den dinamika honengatik. Liburuek bizitza ulertzeko ateak irekitzen dizkigute!


ESKERRIK ASKO LAGUNAK!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina