Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2007 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2015(e)ko ekainaren 19(a), ostirala



LH-2. MAILAKO ANTZERKIAK

Datorren ikasturtean, ikastetxe honetara datozela eta, LH-2. mailako Itziartarrak etorri ziren eskola ezagutzera. Guk harrera ona egiteaz gain, antzerkiekin goza arazi genien. Gela bakoitzak, antzezlan bat eskeini genien.
Argazki hauek, horren seinale dira:

SEKRETUEN ZULOA









IPUINEN HERRIKO ERREGEA
















GAIXO TRANPATIAK









2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

LAPURREKETA-DIMA
BI EGUNETAKO IRTEERA

Maiatzaren 26 eta 27an, Bizkaia aldera jo genuen, ziklo bukaerako irteera egitera. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere, ederki moldatu ziren antolatutako ekintza eta tailer desberdinetan. Orokorrean, portaera egokia erakutsi zuten haurrek eta denok nahiz eta nekaturik, pozik itzuli ginen.























2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena






KORRIKA TXIKIA LUZARON

KORRIKA 19. GAUR PASATZEN DENEZ DEBATIK, LUZARO IKASTETXEAK ANTOLATU 
DU KORRIKA TXIKIA GAURKO(MARTXOAREN 23a). EURIA ETEN GABE ARITU DENEZ, EZIN IZAN DUGU IRTEN KALEKO IBILBIDEA EGITERA.
AURREKO EGUNETAN GIROTZE LANETAN ARITU GARENEZ, HEMEN DITUZUE EGINDAKO HORMIRUDIAK

KORRIKA 19.















2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

Planetarium

PLANETARIUM-EUREKA! MUSEOA




Urtarrilaren 29an joan ginen Donostiara Eureka Museoa ikustera eta bertan, Planetario txikia eta Eguzki Sistemaren inguruko filma ere ikusi genuen. 












2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna



AQUARIUM-GETARIA IRTEERA PEDAGOGIKOA



Abenduaren 4an, 3. gaiarekin lotuta, Aquarium-era bisita interesgarria egin genuen. Ondoren Getaria, Elkanoren jaioterria, bisitatu genuen.
Irteera primeran joan zen. Jarraian dituzue ateratako argazkiak.












2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

NOLAKO TXABOLA!
ERDI AROA

Erdi Aroa aztertu dugu azken hilabetean zehar. Bertan, orduko gizartearen antolaketa eta hiriak nola sortu ziren ikasi dugu. Gogoratzeko, gaztelu dotoreak egin ditugu. Hemen dituzue ikusgai.

Estos castillos muestran el trabajo realizado sobre la Edad Media: clases sociales y formación de los pueblos.



2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea



SANTA MARIA ELIZARA BISITA


Azaroaren 6an, Herriko Elizara bisita egin genuen. Bertan,  Irulearen istoriarekin zerikusia duen, Zubeltzutarren hilobi kapera ikusi genuen. Baita, eliza honek duen klaustro aipagarria ere. Suertez, aukera izan genuen, korura igo eta entsaiotan zebilen organojolea entzuteko. Eskertzekoa benetan,  berak eskeinitako pieza eta denbora.
Azkenik, sakristian, Patxi apaizak, elizaren ezaugarrien berri eman zigun.

El 6 de noviembre, fuimos a conocer la iglesia del pueblo. Allí, vimos la capilla de los 

Zubeltzu, relacionada con la leyenda de la Hilandera. También, vimos su famoso claustro.

Por suerte, tuvimos la ocasión de subir al coro y escuchar una pieza al organo de un 

afamado organista que estaba ensayando para su próxima actuación. 

Para finalizar la visita, Patxi, el párroco del pueblo, nos llevó a la sacristía y nos explicó las 

características de nuestra parroquia.