Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2007 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea



SANTA MARIA ELIZARA BISITA


Azaroaren 6an, Herriko Elizara bisita egin genuen. Bertan,  Irulearen istoriarekin zerikusia duen, Zubeltzutarren hilobi kapera ikusi genuen. Baita, eliza honek duen klaustro aipagarria ere. Suertez, aukera izan genuen, korura igo eta entsaiotan zebilen organojolea entzuteko. Eskertzekoa benetan,  berak eskeinitako pieza eta denbora.
Azkenik, sakristian, Patxi apaizak, elizaren ezaugarrien berri eman zigun.

El 6 de noviembre, fuimos a conocer la iglesia del pueblo. Allí, vimos la capilla de los 

Zubeltzu, relacionada con la leyenda de la Hilandera. También, vimos su famoso claustro.

Por suerte, tuvimos la ocasión de subir al coro y escuchar una pieza al organo de un 

afamado organista que estaba ensayando para su próxima actuación. 

Para finalizar la visita, Patxi, el párroco del pueblo, nos llevó a la sacristía y nos explicó las 

características de nuestra parroquia.   
 




2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

BIGARREN MAILAN GAUDE!!!!!!




BIGARREN MAILAN GAUDE

HEMEN GAUDE BERRIRO, JADA, 2. MAILAN. IAZKO IKASTURTEAN BEZALA, GURE LANAREN BERRI EMATEKO ASMOZ. OSO POZIK GAUDE LEHENENGO GAIAN GURASOEK ARGAZKIAK BIDALIZ, EMAN  DIGUZUEN LAGUNTZAREKIN. OSO LAGUNGARRIAK IZAN DIRA ZUHAITZ GENEALOGIKOA OSATZEKO, BESTEAK BESTE.

INICIADO EL NUEVO CURSO (2º DE PRIMARIA), MANTENEMOS LA INTENCIÓN DE CONTINUAR CON LA LABOR DE HACEROS PARTÍCIPES DE LAS ACTIVIDADES Y TEMAS DESARROLLADOS.
AGRADECEROS LA COLABORACIÓN MOSTRADA EN EL 1er TEMA, AL ENVIARNOS LAS FOTOGRAFÍAS. HAN SIDO DE GRAN AYUDA, SOBRE TODO, A LA HORA DE COMPLETAR EL ÁRBOL GENEALÓGICO.


 ZEIN TXIKIA JAIO NINTZEN!
Argazkiekin gure familiak ezagutu ditugu. Horiekin Plastikan koadro dotoreak egin ditugu. Hemen dituzue ikusgai.










2014(e)ko ekainaren 25(a), asteazkena

BUSTIÑAGARA BISITA


BUSTIÑAGARA BISITA



Ikasturteari amaiera ona emateko eta Martínez Ansorregi familiaren baimenaz egun zoragarria pasa genuen eta baserri giroa ezagutzeko aukera izan genuen.

Argazkietan ikusiko duzuen bezala gure "Gida turistikoa" berezia izan zen.  Estimatzekoa prestaketa lanetan egindako bere saiakera.











Azken irteera honetako argazkiekin batera, lehenengo mailako irakasleok agurtzen zaituztegu. Ondo pasa udaran!!

2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea

NATURAREN SEKRETUAK OSION

OSIOKO BASO ETA ERREKA AZTERTZEN.

Maiatzaren 14, 15 eta 16an 1.mailako gela  guztiak, Debanatura programaren barruan, Osio inguruko baso eta errekako sekretuetan murgildu ginen. Eguraldi ederra lagun eta Diego gidari genuela, bertan ditugun animali eta  landare  batzuek luparen eta zentzumenen laguntzaz aztertu genituen.

1.A


1.B



1.C

2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

OLINPIADAK LUZARON

OLINPIADAK

Maiatzaren 7an, Luzaroko jolaslekuan, lehen mailakoek OLINPIADAK jokatu genituen. Haur guztiak lau taldetan sailkatu genituen: Minerva, Ulises, Afrodita eta Herkules deiturikoak.

Zazpi froga izan ziren guztira: Zaku lasterketa, abiadura froga,, diska jaurtiketa, lokots biltzea, txingak, maratoia eta soka tira.

Ondorengo argazkiak dituzue primeran pasa genuenaren adierazgarri.






















2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

ELIKADURA OSASUNTSUA

 ELIKADURA OSASUNTSUA

Azken gaian, elikaduraren garrantziaz jabetu gara. Gure gorputza zaintzeko elikagai piramidea kontutan hartu behar dugu. Horretaz konturatzeko, MERIENDA/ HAMAIKETAKO OSASUNTSUA antolatu dugu gelaka. Horren adierazle jarraian datozen irudiak dituzue:




ON EGIN!!!

2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

EUREKA! MUSEORA IRTEERA


KAIXO LAGUNOK!
ORAINGOAN EUREKA! ZIENTZIA MUSEORA EGIN DUGUN BISITAREN BERRI EMAN NAHI DIZUEGU. MARTXOAREN 12AN IZAN ZEN.
BERTAN, ZENTZUMENEI BURUZKO TAILERRA, BISITA GIDATUA ETA BISITA LIBREA GURE KONTURA HAINBAT TRESNA IKUSI ETA ERABILTZEKO AUKERA IZAN GENUEN. BERAZ, OSO POZIK ETORRI GINEN. OSO ONGI PORTATU GINEN ETA ASKO IKASI GENUEN.