OSIOKO BASO ETA ERREKA AZTERTZEN.
Maiatzaren 14, 15 eta 16an 1.mailako gela guztiak, Debanatura programaren barruan, Osio inguruko baso eta errekako sekretuetan murgildu ginen. Eguraldi ederra lagun eta Diego gidari genuela, bertan ditugun animali eta landare batzuek luparen eta zentzumenen laguntzaz aztertu genituen.
1.A
1.B
1.C
Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2007 urtean jaiotako ikasleen blogera.
Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.
Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.
2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea
2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea
OLINPIADAK LUZARON
OLINPIADAK
Maiatzaren 7an, Luzaroko jolaslekuan, lehen mailakoek OLINPIADAK jokatu genituen. Haur guztiak lau taldetan sailkatu genituen: Minerva, Ulises, Afrodita eta Herkules deiturikoak.
Zazpi froga izan ziren guztira: Zaku lasterketa, abiadura froga,, diska jaurtiketa, lokots biltzea, txingak, maratoia eta soka tira.
Ondorengo argazkiak dituzue primeran pasa genuenaren adierazgarri.
2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena
ELIKADURA OSASUNTSUA
ELIKADURA OSASUNTSUA
Azken gaian, elikaduraren garrantziaz jabetu gara. Gure gorputza zaintzeko elikagai piramidea kontutan hartu behar dugu. Horretaz konturatzeko, MERIENDA/ HAMAIKETAKO OSASUNTSUA antolatu dugu gelaka. Horren adierazle jarraian datozen irudiak dituzue:
ON EGIN!!!
2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena
EUREKA! MUSEORA IRTEERA
KAIXO LAGUNOK!
ORAINGOAN EUREKA! ZIENTZIA MUSEORA EGIN DUGUN BISITAREN BERRI EMAN NAHI DIZUEGU. MARTXOAREN 12AN IZAN ZEN.
BERTAN, ZENTZUMENEI BURUZKO TAILERRA, BISITA GIDATUA ETA BISITA LIBREA GURE KONTURA HAINBAT TRESNA IKUSI ETA ERABILTZEKO AUKERA IZAN GENUEN. BERAZ, OSO POZIK ETORRI GINEN. OSO ONGI PORTATU GINEN ETA ASKO IKASI GENUEN.
2014(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena
EKAIN BERRIRA IRTEERA
URTARRILAREN 29AN, EKAINGO KOBAREN ERREPLIKA EZAGUTZERA JOAN GINEN ZESTOARA.
"EKAIN BERRI" IZENA DU ERREPLIKAK. BERTAN, ANIMALIEN IRUDIAK AURKITU ETA BEREZITASUNETAN ERREPARATU GENUEN.
ONDOREN LEHEN GIZAKIEN ERARA(TAILERRA) IRUDIAK MARGOTU GENITUEN.
-
2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena
ONGI ETORRI
Ongi etorri leiho berri honetara hurbildu zaren guraso, irakasle edo lagun hori. Gure nahia izango litzateke hemendik aurrera 2013-14ko ikasturtean 1.go mailakoek elkarrekin egindako irteeren berri ematea. Baita egin genezakeen beste edozein ekintzaren berri azaltzea.Espero dugu asmatzea eta zuen gustoko izatea.IUPI!! LEHENENGO MAILAN GAUDE!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




